XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Tira
Sheila eta Charles Goikoetxera iritsi ziren.
Zuhaitz luzeak zeuden etxearen inguru guztian.
- Zerbait gertatzen da hemen - esan zuen Charlesek - .
Begira kortina horiei, itxita daude.
Hemen ez dago inor.
- Ez zaitez tontoa izan - erantzun zion Sheilak.
Etxaurreko atera joan eta gogor jo zuen.
Pixka batean itxaron egin zuten.
Laster Sheilak bultza egin
Ez zen zabaldu; giltzaz itxita zegoen.
- Paul? - oihu egin zuen Charlesek - .
Paul?
Hor zaude?
Ez zen erantzunik izan.
Sheilak berriro jo zuen atea.
Adi-adi
- Norbait badago barruan esan zuen Sheilak - .
Hotsak entzun ditut.
Adi egon!
Isil-isilik geratu ziren.
Norbaitek atea zabaldu zuen barrutik.
- Paul izango da - esan zuen Charlesek.
Zergatik ez ote da lehenago etorri?
Atea poliki-poliki zabaldu zen.
Gizon handi bizardun bat agertu zen; gutxi gorabehera
Sheilak eta Charlesek ez zekiten nor zen; ezezaguna zen haientzat.
- Nor zarete zuek? - galdetu zien ezezagunak - .
Zer nahi duzue?